berria.info

 

Asteartea, 2014ko abenduak 30a.

 

Jauziak ozen eman du ezagutzera bere burua.

 

Lehen proba handia zen, eta ondo irten zen». Garazi Muniain Jauzia izeneko ekinbideko kidea «nekatuta» mintzo da partidaren biharamunean. «Duela gutxi hasi ginen lanean, eta gustura gaude emaitzarekin. Jende asko gerturatu zen desfilera, eta pozik gaude. Kirolariekin izandako hartu-emana ere oso aberasgarria izan zen». Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko taldeak bere burua ezagutzera eman zuen, eta jokalariak haien leloa zuen —One country, one team (Herri bat, talde bat)— pankarta atera zuten. «Gurea jendea biltzeko sorturiko ekinbidea da; iraganeko talkak alboratzeko». Aurrera begira jarriak dira, eta jendea biltzea da lehen helburua. «Ikusi da nor garen, zein den gure asmoa. Interesa duen jendea gerturatzea nahi dugu, lan multzoak osatzeko».

 

http://www.berria.eus/paperekoa/1875/018/443002/2014-12-30/jauziak_ozen_eman_du_ezagutzera_bere_burua.htm